Idoia Carricas

Idoia Carricas

Jueves, 24 Mayo 2018 19:52

HAMAIKETAKO PARTEKATUA

Aurten HAMAIKETAKO partekatua ekintza egin dugu. Urtarrilean hasi ginen; hau hotza. Asteartero Andi On fruta dendara fruta erostera joan ginen. Han Mikelekin, fruta saltzailea, eta fruten salneurriak ikusten zer erosi erabakitzen genuen. Gero asteazkenero hamaiketakoa prestatu eta elkarrekin jaten genuen. Eta gero dena txukun-txukun utzi behar, zegoen bezalaxe. Esperientzia oso polita eta aberasgarria izan da; elkar ezagutzeko eta erlazio berriak sortzeko, euskaraz eskolatik kanpo erabiltzeko ere eta eragiketak modu esanguratsuan ikasteko.
Miércoles, 09 Mayo 2018 11:26

ARANGUREN EUSKARAREN ASTEA

Aranguren ibarreko euskararen astea zela eta eskolan ere euskararen eguna ospatu dugu eta hirugarren ginkana egin genuen.  Eguraldia zela eta, maiatzaren 3an egin ordez asteartean maiatzak 8 izan zen.  D ereduko ikasleria osoak zaharrenak, ertainak eta gazteenak, guztiak elkarrekin hamaika frogatan hartu zuen parte, adin ezberdineko taldeetan banaturik: esaera zaharrak, ipuinak sortu, dantza, herri kirolak, asmakizunak, txisteak, akrobaziak, klarionekin muralak... egin genituen, beti ere euskara eta talde-lana helburu bezala izanik. Primeran pasa genuen eta hemen egun horretako argazki batzuk.  Aranguren ere euskaraz!  Con motivo de la semana del euskera en el valle de Aranguren, en San Pedro también hemos celebrado el día del euskera participando en la tercera gyncana. Por motivos climatológicos, en vez de celebrarlo el día 3 de mayo lo hicimos el pasado martes, 8 de mayo.  Todo el alumnado de modelo D participó en numerosas pruebas, repartidos en grupos con alumnado de edades distintas: dichos, creación de cuentos, herri-kirolak, chistes, adivinanzas, acrobacias, murales con tizas... teniendo siempre como objetivo el uso del euskera y el trabajo en grupo.  Lo pasamos genial y aquí os dejamos algunas fotos del día.  ¡Aranguren también en euskera!
Jueves, 15 Marzo 2018 12:49

SLIME

Youtuben esperimentuen bideo asko daude; baina gutxi euskaraz. Horregatik gu euskaldun youtuberrak izatera animatu gara. Ikusi gure esperimentuaren bideoa ...
Sábado, 03 Marzo 2018 12:33

TRUFA

MASTER CHEF JUNIOR proiektua hasi dugu eta hona hemen gure lehenengo errezeta.
Sábado, 27 Enero 2018 10:50

IRULEGI GAZTELUA

Gazteluen proiektuan bizipen eta ikasketa asko izan ditugu: Irulegi gazteluara joan; gazteluko bizilagunak ezagutu; gazteluko armak; Nafarroako gazteluak; gure abizenen armarriak ... eta bukatzeko Mattin arkeologoa bisita berezi bat egin digu. Mattinek gazteluko bizimodua ezagutzeko hainbat gauza ekarri ditu: janaria gordetzeko zeramikak, arropak, armak, deitzeko adarra. Eta erakutsi digu Irulegi gazteluko programa interaktibo bat gure ibarrako ondasunak hobe ezagutzeko. Hau suertea gurea !!!
Sábado, 25 Noviembre 2017 18:05

Neskak eta mutilak elkarrekin ikertzen

Zenbat ikertu dugun elkarrekin: Galdera zailak asmatu ditugu eta piko pikoan idatzi ditugu lagunekin jolasteko. Airearen eragina diska hegalariak egiteko. Mapak egiten. Presioaren indarra puxika bat puzterakoan. Robota programatu munduaren edozein lekura joateko. Beti giro lasai batean eta euskara, gure lorea, ureztatuz.
Sábado, 18 Noviembre 2017 10:07

SUMENDIA

LEHEN HEZKUNTZAN ERE GIROAK DITUGU. ASTE HONETAN IKERLARIEN GIROAN ASKO IKERTU DUGU: MAPAK, ROBOTA PROGRAMATU, ANIMALIAK, MAKINAK, ESPERIMENTUAK ... BAINA GEHIEN GUSTATU ZAIGUNA SUMENDIA IZAN DA. SUMENDIA NOLA EGIN ESKOLAN IKASI DUGU ETA ETXEAN, GURASOEKIN BATERA, EGITEKO AUKERA IZANGO DUGU.
Jueves, 18 Mayo 2017 17:35

GARBITZEN

ARTISTETAN TENPERA ETA PINTZELEKIN MARGOTZEN DUGU. DENBORA LUZE EMAN DEZAKEGU KOLOREEKIN IKERTZEN. ETA NOIZ BUKATU DUGU LANA? PINTZELAK GARBIAK ETA ORRAZTUAK DAUDENEAN, ETA BOTEAK DAGOKION TAPAREKIN BERE LEKUAN. PINTZELAK GARBITZERAKOAN KOLOREEKIN BERRIZ IKERTZEN DUGU. URAREN TXORROTA BEHATZEN DUGU. NOLA URAK TENPERA ERAMATEN DUEN. URA KOLOREZ ALDATZEN DA.  BESTE BATZUTAN TENPERA LURRERA ERORTZEN DA ETA FREGONA PASATZEN DUGU. EDO LEHIOAK GARBITZEN DITUGU, MARRRAZTEKO LEKUTXO BAT IZATEKO. GARBITZEA GUSTOKO DUGU. IKUSI GURE AURPEGIAK ZEIN KONZENTRATUAK GAUDEN!!
Sábado, 29 Abril 2017 10:49

KOMUNITATE-ART

SORMEN BIZIKIDETZA, ELKAR EZAGUTZEKO. ARTEA KONPROMEZU BAT BEZALA, GUGANDIK ETA BESTEENGANDIK IKASTEKO. BANAKAN PENTSATU ETA KOMUNITATEAN SORTU. BANAKAKOA ONARTU, KOMUNITATEAN BIZI.   PROPOSAMENA FORMA ETA KOLOREZ DESBERDINETAKO ZILINDROZ ESKULTURA BAT EGITEA DA. ZILINDRO BAT AUKERATU; MARGOTU; BERE EZAUGARRIAK AZALDU ETA ESKULTURA KOLEKTIBOAN ITSATSI. ONDORIOA POLITA DA, GUZTION ARTEAN EGIN DUGULAKO. ASTE HONETAN ENTZUNDAKO MUSIKA: DEBUSSY.
Sábado, 01 Abril 2017 11:44

LAUKI ART

ARTISTA FAMATU ASKOK LAUKIEKIN ARTELAN POLITAK EGITEN ZITUZTEN: KLEE, MONDRIAN, KANDINSKY ... GUK ERE KARRATUEKIN ETA BESTE FORMA GEOMETRIKOEKIN LAN EGIN DUGU. GUSTURA EGON GARA, IKASI DUGU ETA LAN POLITAK EGIN DITUGU. BESTE MATERIAL BATZUEKIN LAN EGIN DUGU ERE.
Página 1 de 10