Javi Martin

Javi Martin

Martes, 29 Mayo 2018 10:10

BASOEK URA BEHAR DUTE

AURTENGO TXOTXONGILO AZKEN EMANALDIA IKUSTEKO AUKERA IZAN GENUEN, GORKA, EDURNE, OIHANA, ADELI ETA SANTIREN ESKUTIK. SUGOI DRAGOIAK BAZTUETAN MALTZURKERIAK EGITEN DITU, ZUHAITZAK ERRETZEA, ALEGIA. URIK GABE ANIMALIAK ETA LANDAREAK DESAGERTZEN DIRA ETA BASOKO ANIMALIAK ELKARTU DIRA SUGOI BASOTIK ALDENTZEKO. IPUINAZ GOZATTU DUGU, BATZUETAN ADI-ADI, SERIO, BESTEETAN IRRIBARREZ. HURRENGO IKASTURTEAN IPUIN BERRIAK ESKEINIKO DIZKIGUTE GURE GURASO ARTISTA HAUEK!!
Lunes, 21 Mayo 2018 11:24

ASTE BOROBILA

ARTISTEN GIROAN MARGOLARI JAPONIAR BATEN LANA EZAGUTU DUGU, YAYOI KUSAMA. BERARI IZUGARRI GUSTATZEN ZAIZKIO ZIRKULUAK ETA GU ERE SAIATU GARA EGITEN BERE MODURA. GUZTION ARTEAN, PINTZELEZ MARGOTZEN EDO KARTULINETAN MOZTEN TAMAINA DESBERDINETAKO ZIRKULUAK SORYU DITUGU ETA DENAK BATUZ MURAL HANDI BAT. DIBERTIGARRIENA AMAIERAN IRITSI DA...GEUK ERE SARTU BAIKARA MURALEAN!!!
Martes, 27 Febrero 2018 10:18

ARTZAIN GEZURTIA

TXOTXONGILOEN EMANALDIAN ARTZAIN GEZURTIA IPUINA IKUSTEKO ETA GOZATZEKO AUKERA IZAN GENUEN. CARMENEK, AINHOAK ETA ESMEK PRIMERAN EGIN ZUTEN!
Lunes, 29 Enero 2018 12:24

ARTEA, ARRETA HANDIKO LANA

ARTELANAK EGITEN ASKO GOZATZEN DUGU, BAINA ALDI BEREAN ARRETA MANTENTZERA ERE BEHARTZEN GAITU. ATENTZIO GUZTIA BEHAR DUGU PINTZELAK EZ NAHASTEKO, NAHI DUDAN KOLOREA NAHI DUDAN LEKUAN JARTZEKO...GURE BURUAK, MARGOTUZ, GOZATUZ, IDEIAK ORDENATZEN ETA SAREAK EGITEN IKASTEN DU...  
Martes, 06 Junio 2017 11:34

ARTZAIN GEZURTIA

ASIER (AITORREN AITA), ITZIAR (IZANEN AMA) ETA MARIA (JUNEREN AMA) ESKOLARA ETORRI ZIREN TXOTXONGILOEKIN IPUIN BAT KONTATZERA, "ARTZAIN GEZURTIA". GEZURRAK ESATEAK ONDORIO TXARRAK DAKARTZELA IKASI GENUEN ETA GAINERA IPUINA BUKATZEAN OSO ONGI PASA GENUEN ERE BAI.    
Viernes, 12 Mayo 2017 11:18

ZOMORROEN BILA

IKERLARI GUZTIAK BEZALA, BATZUETAN KALERA ATERA BEHAR DUGU ZERBAITEN BILA GURE ESPERIMENTUAK ETA IKERKETAK BURTZEKO. ESKOLAKO PATIOAN, ADIBIDEZ, INTSEKTU ETA GAUZA INTERESGARRI ASKO AURKITU AHAL DITUGU GERO GURE MIKROSKOPIAN IKUSI AHAL IZATEKO...
Viernes, 17 Febrero 2017 12:22

BEGIAK ETA MUGIMENDUA

GURE BEGIAK OSO BEREZIAK DIRA. KOLOREAK, FORMAK ETA DISTANTZIAK IKUSTEKO GAI DIRA. BAINA BATZUETAN ENGAINATZEN GAITUZTE. IKERLARIEN GIROAN ZIRKULU OPTIKOEKIN JOLASTU GARA ETA GURE ZIRKULU PROPIOAK EGIN DITUGU. MARRA ZUZENAK EGIN ETA ZIRKULU BIHURTZEN ZIREN BUELTAK EMATEAN!
Domingo, 29 Enero 2017 18:20

HARE MAJIKOA

IKERLARIEN GIROAN MATERIAL BERRI BAT IRITSI ZAIGU OLENTZERORI ESKER...HARE MAJIKOA!! HARE ITXURA DAUKA BAINA PLASTILINA EDO BUZTINA IZANGO BALITZ BEZALA MOLDEATU AHAL DUGU. GAINERA, UKITZEAK LASAITZEN GAITU....GOXO-GOXOA DA...
Domingo, 29 Enero 2017 12:22

IGEL, TUKAN ETA OTSANDA

CARMEN (URIELEN AMA), LUISA (NICOLASEN AMA) ETA ANA (NAROAREN AMA) ELKARTU ZIREN IGELA, TUKAN ETA OTSANDA PERTSONAIEI BIZITZA EMATEKO ETA ISTORIO POLIT BAT KONTATZEKO. BETI BEZALA, UME GUZTIEN AURPEGIAK SORPRESA, POZA ETA SENTIMENU PILO BAT ADIERAZTEN ZITUZTEN.
Domingo, 23 Octubre 2016 22:18

BARRASKILOAK

UDA ESKOLATIK KANPO PASA ETA GERO BARRASKILOAK IKERLARIEN GELARA ITZULI DIRA. MOMENTUZ BI DITUGU BAINA ZIUR ASKI FAMILIA HANDITUKO DA EGUNAK PASA AHALA. JATEN, IBILTZEN, KAKA EGITEN IKUSI DITUGU, GURE BEGIEKIN, LUPAREKIN EDO ISPILUAREN GAINEAN, ERREALITATEA MODU DESBERDINETAZ AZTERTUZ.
Página 1 de 2