Europass Teacher Academyak antolatutako ikastaroa , Irlandako hiriburuko Hartcourt Roaden Ulearn akademian eginda , 2018ko abenduaren 8 tik 21a arte. 2 astetan banatua:
- astean:
PHOTO & VIDEO MAKING IN THE CLASSROOM:
Creating and Adapting Original Visual Resources DUBLIN (10/12/18)
Mª Rosa Díaz de Zeriok, San Pedro Mutiloako irakasleak, 2018ko
Erasmus + KA1 laguntzarekin:“Berrrikuntza internazionalizatzen: Europa eraginkorrago baterako” ikas-egonaldi bat egin zuen Dublinen.
Kurtsoa ingelesaz egin zen Europako herri anitzetako lagunek parte hartu baitzuten horretan: 2 portugaldar, 2 germaniar, italiar 1 eta 3 espainol; lehen hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzakoak izanda.
Parte hartzaileek beren hezkuntza egoera aurkeztu zuen : maila, kurrikulo eta abarrekoak; beren hezkuntz- zentroa deskribatuz eta berezko ezaugarriak, ohiturak eta egoera fisikoa azalduz. Baina , batez ere, teknologia berrien erabilpena eta erremienta informatikoaren gaurko egoerak aztertuz.
Hau oso aberasgarri suertatu zen irakas eta kultur mailan, eta talde eraginkor eta elkarlanean aritzeko bat sortzen lagundu zigun; argazkiak hartzen, grabaketan eta edizioetan parte hartzea nahitaezkoa izan baitzen.
Gure ordutegia honako hau izan zen:
Honen ondoren,kontu bat sortzeko eskatu ziguten lanak elkarbanatzeko eta programaren tutorial bat eman ziguten astean zehar, landu beharreko eguneko ariketak jarraitzeko (Esteka klikatuz, aurkezpena ikus daiteke).
https://docs.google.com/presentation/d/1_8bDd-w5Q0ove7JDFrXyJWZHupj7xchzsUg2U_gWazE/edit?usp=sharing
Eskolan erakusketak,aurkezpenak, argibide bilaketak eta abarrekoak aurrera eramateko oso lan erreza eta erabilgarria izan zen.
Aste bukaeran Galway bisitatzera joan ginen eta argazki eta grabazioak egin genituen kurtsoan erabilitako teknika eta aplikazioak praktikan jarriz.
2. astean:
PHOTO& APPS FOR TEACHING AND STUDENT LEARNING:
DUBLIN (18/12/17)
Aurreko astean bezala, kurtsoko parte hartzaileek beren hezkuntza egoerak aurkeztu zituzten Italiako kideak ikastaroa bukatu eta kide berri batzuk elkartu zitzaizkigulako: finlandiar 1, 3 extremadurakoak eta kataluniako 1.Irakasle berri bat ere izan genuen talde berrian.
Bigarren aste horretan klaseetan indarrean jartzeko zenbait aplikazio,programa infomatiko eta giro birtual aurkeztu, aztertu eta ebaluatu genituen.Horretarako,aplikazio informatiko batzuk aurkeztu zizkiguten; giro birtualak irakasle lanetan martxan jartzeko eta irakasleen lanen antolaketa errazteko: ariketak eta azterketak prestatzeko eta zuzentzeko, flipped classroomerako TICak,digital-elkarlanerako erremientak , gamifikatze aplikazioak hezkuntzarako bideo sortzea eta edizioa,errealitate birtuala irakaskuntzan aplikatua…Guzti hauen instalazio,erabilpen eta abantaiak azaldu zizkiguten.
Jarraian norberak praktika bat egin zuen honen inguruan banaka eta taldeka.
Azken egunean, gure lanerako aplikaziorik egokienak aste arrunt bateko irakasle programazioan praktikan jartzen saiatu ginen .
Aplikazio hauen erabilpena irakasleen lana arintzen duela uste dugu eta, ikasleendako oso motibagarria dela ikusten dugu ere.
Gure ordutegia honako hau izan zen:
Honetan irakasleek erabiltzeko aplikazio interesgarriak ikus daitezke: aurkezpenak egiteko(Nearpod,Edmodo,…), lan antolakuntzarako, klase planifikaziorako (Plikers), experientziak konpartitzeko,ariketak eta azterketak sortzeko (Quizzlet) .Eta baita ikasleendako ere:hizkuntzak ikasteko (Duolingo), informazio bilaketarako,…
Aste honetan ere, giro ederra izan zen.
Bi astetako egun batean, bisita gidatua eskeini ziguten Dublinen zehar, bere historia eta ohiturak ezagutuarazteko.
DIFUSIÓN EN EL CENTRO
Martxoan Erasmus+ari buruzko informazio orokorra irakaslegoaren zabaldu zen eta ikasturtearen bukaera aldean partaideek aurkeztuko dituzte egindako kurtsoak .
Utzi erantzuna